EKOIZPENA

ZerB modu tradizional eta naturalean ekoizten da. Pertsonek egina da, ez makinek. Kalitatezko garagardoa hau egiteko, 3 etapa bereizten ditugu:

MUZTIOA EGITEA:

“Muztioa” deritzogu malta (zereal txingortua) urarekin egostearen ondorioz suertatzen den zukuari. Era honetara almidoiak azukre bilakatzea lortzen dugu, izan ere, azukrea izango da alkohol bihurtuko duguna, eta fermentatu ahal izango dugun zukua lortzeko modua. Etapa honetan gehitzen da garagardoari mingostasuna eskainiko dion osagaia, hau da, lupulua.

Siguiente

EKOIZPENA

FERMENTAZIOA: Legamia gehitu ondoren, 17ºra fermentatzen dugu eta azukrea alkohol bilakatzen da. Zukuaren dentsitatea neurtzen dugu eta ZerB-en bilatzen dugun %5,3ak bermatzen ditugu.

HELDUTASUN ETAPA: Garagardoa lauzpabost astez uzten dugu heltzen horretarako egokitutako deposituetan, eta berton dauden legamiak arduratuko dira ahoan bizigarri zaigun gasa sortzen, garagardo industrialetan ez bezala. Azken hauetan gas karbonikoa modu artifizialean gehitzen zaio garagardoari merkaturatze azkarragoa izateko.

Anterior Siguiente

EKOIZPENA

Behin garagardoa prest, botilaratze eta etiketatze prozesuei ekiten diegu.

Ez dugu garagardoa iragazten ezta pasteurizatzen ere, bere propietate dastagarri eta elikagarriak osorik mantendu ditzan.

Anterior