GURI BURUZ

Denboraldi luzea herritik urrun pasatzeak dakarren herrimina izan zen proiektu honetara jauzi egiteko azken bultzada. Gure sustraiez gain bazen bestelako irrika komun bat lau lagun batzen gintuena, garagardoarekiko zaletasuna hain zuzen. Eta denbora luzez honen gainean aritu ondoren abentura honi ekin genion.

Bagenekien guztiona izango zen garagardoa egin nahi genuela, baina horretarako gehien ezagutzen gaituztenen aholku eta gomendioak behar genituen eta horiek gure tabernariak ziren. Baina ez ginen hemengo tabernariekin konformatu eta atzerrian dauden Euskal Etxeetako ateak ere jo genituen laguntza eske, Sydneytik El Salvadorrera arte.

Beraien esanak batu eta entzun ondoren garagardoa egiteari ekin genion, lortutako emaitzak garagardogile maisuekin eta mikrogaragardotegiekin landuz, hemengo zein Alemaniako edota EEBBetako maisuekin. Eta horrela lortu genituen ZerB garagardoaren zapore, kolore eta usain bereziak. Betiere, hobekuntzetara irekita.