PRODUKTUAK

ZerB garagardo freskagarria da.

Horizka eta gardentasun ertainekoa, daraman gari kantitate neurtuaren ondorioz.

Suabea eta mingostasun arinekoa, fruta tonukua eta lupulu zapore markatua amaieran.

%5,3ko alkohol kopurua
4º-6º artean zerbitzatzea gomendatzen da 

Cerrar

ERREZETA

Errezeta hau elkarrizketatutako 200 tabernari baino gehiagoren erantzun eta gomendioen diseinu edota emaitza da.

Ondorio argi bezala, gehiengoak garagar maltaz egindako garagardoa eskatzen zuen, baina bazen kopuru nabarmen bat gari malta eskatzen zuena. Erantzun hauen ondorioz, garagardo misto bat sortu dugu guztien ahotsa batzen duena.

HURRENGOA Siguiente
Cerrar

ERREZETA

Parte hartu duen jende kopuru altua kontuan izanik, errezeta publikoa egitea gura izan dugu. Honen hobekuntza eta garapenerako, beti izango gara iradokizunetara eta moldaketetara irekita.

Era berean, garagardo hau, etxean zein mikrogaragardotegietan egitera animatzen zaituztegu eta beti izango gaituzue behar duzuen orotan laguntzeko prest.

Anterior AURREKOA
Cerrar

OSAGAIAK

Gure mendietako ura 

Garagar eta gari maltak

Lupulua

Legamia

Cerrar

OTORDUETAN

ZerB garagardoa ezinegokiagoa da bazkari zein afariekin bat egiteko, eta nola ez hamarretakoetan zein meriendetan.

Gure pintxoen lagun ere bada, aspalditik dauzkagunena zein sukaldaritza berriak dakartzan gozagarriena.

Gustura asko edaten da gaztarekin, entsaladarekin, oilaskoarekin, arrainarekin edota itsaskiarekin osatutako otorduetan.